XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ITZALI DIRA

Juan Joxe Etxabe

Arrasaten sortua zen.

Urruñan hil da, supituki bezala, 59 urtetan.

Abertzalde guziz beroa eta deliberatua, ETA-ren lehen buruzagietarik izana zen zenbait urtez.

Iheslari gisa etorria mugaz hunaindirat.

Donibane Lohizunen kokatua, jatetxe bat harturik.

Hor tirokatu zituzten senar-emazteak, 1978 eko uztailean.

Emaztea hil zen, gizona azkarki kolpatua altxatu zuten.

Geroztik, osagarriak ez zuen hanbat laguntzen Etxabe.

Abertzaleen artean, beti bazaukan fama gaitza kartsuetan kartsuenetarik zelakoa.

Berrikitan oraino, preso atxikia zuten, baizik eta egundainokotan ETA-koen laguntzaile izana zitakeela.

Janbattitt Ordoqui

Ziburun sortua.

Donibane Lohizuneko su-hiltzaleen buru egona urte askoz, Janbattitt Ordoqui hil da 70 urtetan.

Bulta huntan eri handi zen.

Gizon ixila, laketa, eta xuxena, denek maite zutena.

Biziki langilea, bere sailari arrunt emana.

Antonio Uria Monzon

Madrilen sortua, artixta gaitza zen Antonio Uria Monzon.

67 urtetan joan da, eritasun latz batek garraiturik.

Duela berrogoita zenbait urte etorria zen Donibane Lohizunerat eta hor kokatua margolari bezala.

Obra finak eta koloretsuak egiten zituen, hortarik bildu du fama handia.